XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Azken poesigintzaren inguruan.Duela zenbait urte euskal kontagintzari buruzko ikastaro bat izan zen Deustuko Euskal Ikaskuntzen Institutoak antolaturik.
Aurten, Gaurgiro-ko ikasle taldeak nahi izan du euskal literaturaz mintegi bat eratu, eta, oraingoan poesiari buruz, hain zuzen.
Baina ikasle taldea euskal poesiazko azken obrez eta autorez interesatua zelarik, honako muga hauetan izan da joka-eremua: azken bost urte hauetan olerki obrarik argitaratu eta lehendik ere poesia obrarik emana zuena.
Baldintza horien barruan sartzen zirenen artean, gure aukera, zertxobait begira egina izan da, bai eta ahal izanen arabera.
Olerkariek berek egin behar zutelarik heuren poesiaren aurkezpena, mintegian agertu zaizkigun olerkariak honako hauek izan ditugu: Tere Irastorza, Felipe Juaristi, Patxi Ezkiaga, J. A. Artze, Juan Kruz Igerabide, Jose Anjel Irigaray eta Joseba Sarrionandia (azken hau Iñaki Aldekoaren eskutik).
Tere Irastorza
Edo olerkariari hitza jasoz koltxoi ilezkoaren zulo
horren ahotsa eta deiadarra (
Hitza bera ere gezur arrisku suertatzen zaio.
Bestetik, emakumezkoak literaturan izan ez duen presentziaz arduratua da, Baina presentzia hutsak baino gehiago emakumeak mundua bera, maitasuna eta beste gaiak ikus ditzanean, ikus-mundu hori emakumearen begi-irudimenetatik sortua ez den iruditeriaz baliatu beharraz.
Terek uste luke sinbologia emakume ikuskeratik abiatuz berregin beharko litzatekeela.
Felipe Juaristi ez al du
Sinbolismo ugaria dakar Juaristiren olertiak, irakurri ahala berriz irakurri nahaia sortzen du,
Berak hala nahi izan du eta poesigintza bera ere honela ikusten du, mozorroaren atzetik munduari begiratzea, alegia; horrela, halako ikutu ironikoa ere sumatzen zaio.
Bi poesia liburuen izenburuek diotenez (
Eta autore honen olertigintza berezi eta nortasun handikoa berak esanaren kontra (?) ere hor agertzen da: (
Patxi Ezkiagak, azken urte hauetan euskal olerkarien artean saririk gehien jaso duena, egunerokotasunaren haritik nahiz gai trinko eta nagusien ildotik egiaren printzak eta diztirak ugari eskaintzen dizkigu.
Gai xume eta arruntei begiratzen diela ere, arima errainuak agertzen zaizkio hitzaren ispiluan.
Euskal Herriaren aintzinateko sustraien jabe, bere poesigintzaren ulerbideetatik bat litzateke hari hori, hala gure herriaren tragedia darabilen
Bizipen ugari eta ezberdinetan murgildua, une mugatu eta zehatzetatik harantza bizitzaren haria sumatzen da, izpirituaren argia bere poesian.
Gabetuaren ondoan sumatzen dugu olerkaria harekin bat egina.
Eta bide beretik giza zoriaren ardura sakonak ikutua, gaitzaren inguruan egin bidetan duen trilogiak ondo asko erakusten digunez.
J. A. Artze, hainbat olerki esperimental egina hitzaren soinuaren bidetan, gure artean inork ez bezala lantzen du liburuaren egituratzea, testuaren arkitektura lehenengo, olerki bakoitzarena eta testu kopuru osoarena, bai eta liburuarena berarena ere.